
"NAFARROAk txunditurik utziko du mundua"
William Shakespeare
ETXATOA Euskal Herriko bihotzean eta Aralarko mendilerroan kokaturik dagoen landetxea da. Lasaitasunaren, Nafarroako basoen, mendien edota orokorrean Naturaren zaleentzako toki ezin hobea. 17. mendean eraikitako landetxe honek, Aralarko kareharrizko hormak eta Oderitzeko hariztietatik egurrez eraikitako egitura ikusgarria dauka.
Azken 10 urteotan, etxeak dituen 900 m2ak maitasun osoz zaharberritu ditugu, gure zerbitzuak hobetuz eta azkenengo teknologiak (WIFI) ezarriz bezeroentzako erosotasunik handiena lortzeko asmoz.
ETXATOAn, 16 lagun sar daitezke gehienez. 7 logela daude, bainugela barne dutelarik guztiek; 4 logela bikoitz, "junior suite" bat (35 m2) eta 2 logelaz osatuta dagoen "suite royal" itzela (65 m2-koa, lau pertsonentzako). Logela guztiak, abegitsuak, aintzinako altzari berriztuen bidez apainduta daude.
12 baserri polit eta 40 biztanlez osaturik dagoen herritxoan kokatua dago, ODERITZ. Aralarko Larraun haranean sartuta, 785 metroko altitudean dago ETXATOA. Urte osoan zehar, lasaitasun osoaz gozatzen dugu, edertasun paregabean murgilduta.
ETXATOAn erabat debekatuta dago erretzea eta Ingelesa, Gaztelaniaz eta, nola ez, Euskeraz hitz egiten dugu.